Laborategiko gainerako saioetan automatizazio proiektu bat garatuko duzue lan-taldetan automata programagarrien programazioa ikasteko helburuz. Proiektu ondoko taldetan landuko dira (parentesi artean proiektuaren izenburua):
- Talde asteazkena 1 (igogailua): Carlos, Itxaso eta Iker
- Talde asteazkena 2 (ardo botilak betetzeko sistema): Sugoi, Iraia eta Ainhoa
- Talde asteazkena 3 (ur beroaren tankea): Aritz, Leire, Kepa eta Iraide
- Talde asteazkena 4 (esklusa): Unai, Alexander eta Alberto
- Talde osteguna 1 (ur beroaren tankea): Ager eta Endika
- Talde osteguna 2 (igogailua): Eder, Igor eta Ugaitz
Proiektua lantzeko behar duzuen guztia UCAn (Cadizko Unibertsitatea) instalatu den
Moodle batean dago, esperientzia hau unibertsitate ezberdinen arteko ikerketa lan baten barruan baitago. Datorren asteko saioa baino lehen hurrengo gauzak egin behar dituzu:
- Sartu Moodle honetan (erabiltzaile eta pasahitza bezala 'u' letra eta NAN zenbakia, adibidez: u12345678). Moodle honen esteka badaukazu blog honen eskumako panelean "Moodle ikasgela"
- Jaitsi "Guía del estudiante", irakurri eta idatzi sortzen dizkizun zalantza guztiak
- Jaitsi hurrengo praktikaren gidoia "Praktika 2"
- Bildu zaitez zure lankideekin eta:
- Igo lehenengo praktikan egin duzuen programa EP1: Ate logikoak
- Egin eta igo Moodlera lehenengo 2 aktibitateak:
- Pr.1. Itxaropenak eta trebakuntza beharren analisia
- Pr.2 Taldearen funtzionamendurako arauak
- Banatu "Praktika 2" gidoian dauden atalak zuen artean eta bakoitzak berea ikasi eta prestatu hurrengo egunerako
Lasai, badakit zalantza asko izango duzuela. Mesedez, adierazi zalantza hauek Moodlen dagoen foroan eta erantzungo ditut. Dena dela, datorren asteazkenean eta ostegunean komentatuko ditugu laborategian eta modu honetan lan egiteko errutina hartuko dugu.