Laborategiko gainerako saioetan automatizazio proiektu bat garatuko duzue lan-taldetan automata programagarrien programazioa ikasteko helburuz. Proiektu ondoko taldetan landuko dira (parentesi artean proiektuaren izenburua):
- Talde asteazkena 1 (igogailua): Carlos, Itxaso eta Iker
- Talde asteazkena 2 (ardo botilak betetzeko sistema): Sugoi, Iraia eta Ainhoa
- Talde asteazkena 3 (ur beroaren tankea): Aritz, Leire, Kepa eta Iraide
- Talde asteazkena 4 (esklusa): Unai, Alexander eta Alberto
- Talde osteguna 1 (ur beroaren tankea): Ager eta Endika
- Talde osteguna 2 (igogailua): Eder, Igor eta Ugaitz
- Sartu Moodle honetan (erabiltzaile eta pasahitza bezala 'u' letra eta NAN zenbakia, adibidez: u12345678). Moodle honen esteka badaukazu blog honen eskumako panelean "Moodle ikasgela"
- Jaitsi "Guía del estudiante", irakurri eta idatzi sortzen dizkizun zalantza guztiak
- Jaitsi hurrengo praktikaren gidoia "Praktika 2"
- Bildu zaitez zure lankideekin eta:
- Igo lehenengo praktikan egin duzuen programa EP1: Ate logikoak
- Egin eta igo Moodlera lehenengo 2 aktibitateak:
- Pr.1. Itxaropenak eta trebakuntza beharren analisia
- Pr.2 Taldearen funtzionamendurako arauak
- Banatu "Praktika 2" gidoian dauden atalak zuen artean eta bakoitzak berea ikasi eta prestatu hurrengo egunerako
Lasai, badakit zalantza asko izango duzuela. Mesedez, adierazi zalantza hauek Moodlen dagoen foroan eta erantzungo ditut. Dena dela, datorren asteazkenean eta ostegunean komentatuko ditugu laborategian eta modu honetan lan egiteko errutina hartuko dugu.
4 comentarios:
pr.2 puntuan zer egin behar da?
Txantilloi hau erabiliz, adostu eta igo taldearen funtzionamendu ona ziurtatzeko arautegia
Mesedez, sartu hau bezalako zalantzak Moodlen dagoen foroan.
Orain hobeto zehaztu dut. Orain irakur daiteke:
Adostu eta igo dokumentu batean taldearen funtzionamendu ona ziurtatzeko arautegia. Beste gauza batzuen artean agertu behar da:
Asteroko talde bilerak: zein egunetan, zer ordutan, non eta zenbat denboraz
Taldearen bozeramalea (Moodleen taldeak aktibitate bat egin behar duenean bozeramaileak igoko du emaitza)
Taldearen idazkaria (bilera bakoitzaren gorabeherak idatzi eta Moodlera igo egingo dituena
...
Javier, nire lan taldearen (alex, alberto eta ni, Unai) IIP- egiten hari naiz orain eta bi galdera ditut:
- sesio bakoitzeko apartaduan ipintzen dut gure proiektuan zein erabilera eukiko duen praktika bakoitzean ikusitakoa?
-nola egin ezteka berriak () ez zait ateratzen, [] ere ez...
Bai, saio bakoitzean ikasitakoak proiekturako dituen inplikazioak idatzi behar dira orri batean
Esteka berri bat egiteko, idatzi izenburua kortxete artean [] eta gorde. Agertuko da galdera ikur bat izenburuaren ondoan, sakatu eta editatu orri berriaren edukia.
Saiatu hurrengo zalantzak foroan idazten
Publicar un comentario