Eskola (2010/11/22): 3 Sentsoreak

TEORIA

  • Hasiera batean, material hauek erabiliko dira: 3-Sentsoreak.pdf
  • Dena dela, diapositibak baino ez dira eta gauza batzuk ondo ulertu eta gero esplikatzeko informazio gehiago bilatu beharko duzue. Bakoitzak topatzen dituen baliabide interesgarriak konpartituko ditu Datu Basean eta Foroan, eta puzzle egunean eraman ditzala klasera paperean edo portatil baten bidez, azalpenetan erabiltzeko.
  • Saioaren ondorioak proiekturako aztertuko dira eta ardurak banatuko dira informazio gehiago bilatzeko (proiekturako sentsore eta eragingailu zehatzak aukeratu: marka, modeloa, prezioa, "datasheet",...)
  • Saioaren antolakuntza
    • 20 min adituen bilerak egiteko (3 bilera paraleloan, 6 pertsona bilera bakoitzean). Leku guztietatik pasako naiz zalantzak argitzen saiatzeko.
    • 20 min taldeko bilerak egiteko (6 bilera paraleloan, 3 pertsona bilera bakoitzean). Aditu bakoitzak esplikatzen du berea gainerakoei, hauek notak hartu beharko dituzte gero hortik ikasi ahal izateko.
    • 15 min taldeko bilerak egiteko. Saioaren ondorioak proiekturako aztertuko dira eta ardurak banatuko dira informazio gehiago bilatzeko (proiekturako sentsore eta eragingailu zehatzak aukeratu: marka, modeloa, prezioa, "datasheet",...)
  • Puzzleen zatiak. Bi dokumentuen sarrerak denok irakurri eta ulertu behar dituzue. Proiektuaren talde barruan banatu behar dira zatiak.
    1. Ezaugarri orokorrak
    2. Tenperatura sentsoreak
    3. Presio, maila eta emari sentsoreak

2 comentarios:

Aritz dijo...

Kaixo Javi,
Idazten dizut zeren eta irakasgaiko Moodle-an sartzen saiatzen nabil baina errore bat ematen du eta ez da posible eta beste gelakide bati ere gauza bera gertatzen zaionez, zu horretaz jabetu zaitezen.

Besterik gabe

Aritz dijo...

Dagoeneko zuzendu da.