ABISU GARRANTZITSUA: Posta elektronikoa

Ikasle matrikulatu guztiok baduzue unibertsitateak emandako posta elektroniko helbide bat (@ikasle.ehu.es) eta kontsulta dezakezue web bidez. Kontu horretara helduko zaizkizue irakasgai honetako garrantzitsuak diren mezu batzuk (besteak beste, Moodle foroan agertzen den guztia, proiektu eta klaseei buruzko abisu inportanteak,...).

Guztiz ulergarria da egunero ez begiratzea unibertsitateko kontua, beste batzuen artean, baina konfiguratu ahal da sistema mezuak zure ohiko helbidera bidaltzeko. Unibertsitateko posta elektonikoak nere kontuan jasotzeko argibideak.

Besteak beste, posta elektroniko bidez helduko zaizue hurrengo egunetan:

  • Proiekturako "bidegarritasun txostena"k izan behar dituen atalak
  • Datorren astelehenerako ikasi beharreko materialak sentsoreen lehenengo puzzlea egiteko

0 comentarios: