Azken azterketa

Dakizuenez, irakasgaiaren azterketa urtarrilaren 21ean 16:00etan burutuko da.

Aurten proiektua garatu duzuenoi gai hauetaz ebaluatuko zaizue:

1-sarrera: industri prozesuen automatizazioa
2-planten eredu matematikoa
5- kontrol berrelikaduren sistemak
6- sistema dinamikoen denbora analisia
7- egoera iraunkorreko errorea
8- kontrol sistemen egonkortasuna
9- oinarrizko kontrol ekintzak


eta gogoratu galderaren bat egongo dela laborategiko matlab praktikei buruzkoa






Eskola (2010/12/13): 9 Kontrolagailuak IV

TEORIA

  • PID sintonizatzeko Ziegler-Nicholsen prozedurak ikusiko dira
ARIKETAK
  • Gaiaren ariketak eta 2010 urteko azterketei buruzko zalantzak argituko dira
ABISUAK
  • Datorren ostegunean "OrganizaciĆ³n de Empresa" irakasgaia izango duzue 15:00etan eta nik ez dut klaserik emango
  • Gogoratu azterketa urtarrilaren 21ean 16:00etan izango dela. Ni kanpoan egongo naiz master ikastaro bat ematen urtarrilaren 8tik 16ra, beraz data horietan bakarrik posta elektroniko bidez erantzungo dut.
  • Zer egingo dugu datorren asteleheneko klasearekin?

Eskola (2010/12/09): 9 Kontrolagailuak III

TEORIA

  • Azken gai teoriko hau amaituko dugu PD eta PID kontrolagailuak ikustearekin
ARIKETAK
  • Egin ariketa bilduman gai honetako 4 ariketak eta apuntatu zalantzak post honen harira. Komentatuko ditugu datorren astelehenean
  • Begiratu wikian 2010eko bi azterketak eta soluzioak. Zalantzak post honen harira apuntatu eta komentatuko dira datorren astelehenean

Eskola (2010/12/02): 9 Kontrolagailuak II

Azkenean, galdetegia bertan behera geratu da. Hori dela eta, gaur kontrolagailuaren gaiarekin jarraituko dugu

Eskola (2010/11/29): 4 Eragingailuak

Gaur azken puzzlea egingo dugu eragingailuak lantzeko. Zatiak:

  1. Teknologia pneumatikoa, hidraulikoa, elektrikoa eta euren arteko alderaketa
  2. Eragingailu elektriko, pneumatiko eta hidraulikoak
  3. Balbulak eta zilindroak

Eskola (2010/11/25): 3 Sentsoreak II

Bigarren saio honen beste puzzle bat egingo dugu sentsoreekin amaitzeko. Zatiak:

  • Pisu sentsoreak
  • Posizio sentsoreak
  • Hurbiltasun eta abiadura sentsoreak

Eskola (2010/11/22): 3 Sentsoreak

TEORIA

  • Hasiera batean, material hauek erabiliko dira: 3-Sentsoreak.pdf
  • Dena dela, diapositibak baino ez dira eta gauza batzuk ondo ulertu eta gero esplikatzeko informazio gehiago bilatu beharko duzue. Bakoitzak topatzen dituen baliabide interesgarriak konpartituko ditu Datu Basean eta Foroan, eta puzzle egunean eraman ditzala klasera paperean edo portatil baten bidez, azalpenetan erabiltzeko.
  • Saioaren ondorioak proiekturako aztertuko dira eta ardurak banatuko dira informazio gehiago bilatzeko (proiekturako sentsore eta eragingailu zehatzak aukeratu: marka, modeloa, prezioa, "datasheet",...)
  • Saioaren antolakuntza
    • 20 min adituen bilerak egiteko (3 bilera paraleloan, 6 pertsona bilera bakoitzean). Leku guztietatik pasako naiz zalantzak argitzen saiatzeko.
    • 20 min taldeko bilerak egiteko (6 bilera paraleloan, 3 pertsona bilera bakoitzean). Aditu bakoitzak esplikatzen du berea gainerakoei, hauek notak hartu beharko dituzte gero hortik ikasi ahal izateko.
    • 15 min taldeko bilerak egiteko. Saioaren ondorioak proiekturako aztertuko dira eta ardurak banatuko dira informazio gehiago bilatzeko (proiekturako sentsore eta eragingailu zehatzak aukeratu: marka, modeloa, prezioa, "datasheet",...)
  • Puzzleen zatiak. Bi dokumentuen sarrerak denok irakurri eta ulertu behar dituzue. Proiektuaren talde barruan banatu behar dira zatiak.
    1. Ezaugarri orokorrak
    2. Tenperatura sentsoreak
    3. Presio, maila eta emari sentsoreak

Eskola (2010/11/18): 9 Kontrolagailuak

TEORIA

ABISU GARRANTZITSUA: Posta elektronikoa

Ikasle matrikulatu guztiok baduzue unibertsitateak emandako posta elektroniko helbide bat (@ikasle.ehu.es) eta kontsulta dezakezue web bidez. Kontu horretara helduko zaizkizue irakasgai honetako garrantzitsuak diren mezu batzuk (besteak beste, Moodle foroan agertzen den guztia, proiektu eta klaseei buruzko abisu inportanteak,...).

Guztiz ulergarria da egunero ez begiratzea unibertsitateko kontua, beste batzuen artean, baina konfiguratu ahal da sistema mezuak zure ohiko helbidera bidaltzeko. Unibertsitateko posta elektonikoak nere kontuan jasotzeko argibideak.

Besteak beste, posta elektroniko bidez helduko zaizue hurrengo egunetan:

  • Proiekturako "bidegarritasun txostena"k izan behar dituen atalak
  • Datorren astelehenerako ikasi beharreko materialak sentsoreen lehenengo puzzlea egiteko

Eskola (2010/11/15): 8 Egonkortasuna III

TEORIA

  • Gaia amaituko dugu gaur
ARIKETAK
  • Lau ariketak zuzenduko dira