Azkenean, galdetegia bertan behera geratu da. Hori dela eta, gaur kontrolagailuaren gaiarekin jarraituko dugu
Eskola (2010/12/02): 9 Kontrolagailuak II
2010/11/29 | Publicado por Javi Portillo en 16:36 0 comentarios
Etiquetas: eskola
Eskola (2010/11/29): 4 Eragingailuak
Gaur azken puzzlea egingo dugu eragingailuak lantzeko. Zatiak:
- Teknologia pneumatikoa, hidraulikoa, elektrikoa eta euren arteko alderaketa
- Eragingailu elektriko, pneumatiko eta hidraulikoak
- Balbulak eta zilindroak
Publicado por Javi Portillo en 16:35 0 comentarios
Eskola (2010/11/25): 3 Sentsoreak II
Bigarren saio honen beste puzzle bat egingo dugu sentsoreekin amaitzeko. Zatiak:
- Pisu sentsoreak
- Posizio sentsoreak
- Hurbiltasun eta abiadura sentsoreak
2010/11/25 | Publicado por Javi Portillo en 14:45 0 comentarios
Etiquetas: eskola
Eskola (2010/11/22): 3 Sentsoreak
TEORIA
- Hasiera batean, material hauek erabiliko dira: 3-Sentsoreak.pdf
- Dena dela, diapositibak baino ez dira eta gauza batzuk ondo ulertu eta gero esplikatzeko informazio gehiago bilatu beharko duzue. Bakoitzak topatzen dituen baliabide interesgarriak konpartituko ditu Datu Basean eta Foroan, eta puzzle egunean eraman ditzala klasera paperean edo portatil baten bidez, azalpenetan erabiltzeko.
- Saioaren ondorioak proiekturako aztertuko dira eta ardurak banatuko dira informazio gehiago bilatzeko (proiekturako sentsore eta eragingailu zehatzak aukeratu: marka, modeloa, prezioa, "datasheet",...)
- Saioaren antolakuntza
- 20 min adituen bilerak egiteko (3 bilera paraleloan, 6 pertsona bilera bakoitzean). Leku guztietatik pasako naiz zalantzak argitzen saiatzeko.
- 20 min taldeko bilerak egiteko (6 bilera paraleloan, 3 pertsona bilera bakoitzean). Aditu bakoitzak esplikatzen du berea gainerakoei, hauek notak hartu beharko dituzte gero hortik ikasi ahal izateko.
- 15 min taldeko bilerak egiteko. Saioaren ondorioak proiekturako aztertuko dira eta ardurak banatuko dira informazio gehiago bilatzeko (proiekturako sentsore eta eragingailu zehatzak aukeratu: marka, modeloa, prezioa, "datasheet",...)
- Puzzleen zatiak. Bi dokumentuen sarrerak denok irakurri eta ulertu behar dituzue. Proiektuaren talde barruan banatu behar dira zatiak.
- Ezaugarri orokorrak
- Tenperatura sentsoreak
- Presio, maila eta emari sentsoreak
2010/11/22 | Publicado por Javi Portillo en 16:35 2 comentarios
Eskola (2010/11/18): 9 Kontrolagailuak
TEORIA
- Gai berri bat hasiko dugu: 9-Kontrolagailuak.pdf
2010/11/18 | Publicado por Javi Portillo en 15:01 2 comentarios
ABISU GARRANTZITSUA: Posta elektronikoa
Ikasle matrikulatu guztiok baduzue unibertsitateak emandako posta elektroniko helbide bat (@ikasle.ehu.es) eta kontsulta dezakezue web bidez. Kontu horretara helduko zaizkizue irakasgai honetako garrantzitsuak diren mezu batzuk (besteak beste, Moodle foroan agertzen den guztia, proiektu eta klaseei buruzko abisu inportanteak,...).
Guztiz ulergarria da egunero ez begiratzea unibertsitateko kontua, beste batzuen artean, baina konfiguratu ahal da sistema mezuak zure ohiko helbidera bidaltzeko. Unibertsitateko posta elektonikoak nere kontuan jasotzeko argibideak.
Besteak beste, posta elektroniko bidez helduko zaizue hurrengo egunetan:
- Proiekturako "bidegarritasun txostena"k izan behar dituen atalak
- Datorren astelehenerako ikasi beharreko materialak sentsoreen lehenengo puzzlea egiteko
Publicado por Javi Portillo en 9:53 0 comentarios
Etiquetas: abisuak
Eskola (2010/11/15): 8 Egonkortasuna III
TEORIA
- Gaia amaituko dugu gaur
- Lau ariketak zuzenduko dira
2010/11/15 | Publicado por Javi Portillo en 13:06 0 comentarios
Eskola (2010/11/11): 8 Egonkortasuna II
TEORIA
- Gai honetako lehenengo atalak ikusiko dira
2010/11/11 | Publicado por Javi Portillo en 15:22 0 comentarios
Etiquetas: eskola
Eskola (2010/11/08): 8 Egonkortasuna
TEORIA
- Gai honen lehenengo atala ikusiko dugu: 8-Egonkortasuna.pdf
- Errorea sarrera unitateetan eta irteera unitateetan bereiztuko ditugu
- Aurreko gaiaren 8, 11 eta 12 ariketak zuzenduko dira
2010/11/04 | Publicado por Javi Portillo en 16:55 1 comentarios
Etiquetas: ariketak, doku, eskola, etxeko_lana
Eskola (2010/11/04): 7 Egoera iraunkorreko errorea II
ARIKETAK
- Eskatu duzuen bezala 7garren gaiaren 3 eta 5 ariketak zuzenduko dira
- Egin hurrengo egunerako 7garren gaiaren gainerako ariketak (7tik 12ra) eta aipatu post honen harira ulertzen ez direnak
Publicado por Javi Portillo en 14:43 2 comentarios
Etiquetas: ariketak, etxeko_lana