1. Aztertuko dugu aurreko praktikaren soluzio bat. Hain zuzen ere, hemen agertzen dena:
2. Kontaketa eta konparaketa eragiketak. Ikasitako gidoiari buruzko zalantzak
3. Pentsatu soluzio bat semaforoaren ariketarako (6. praktikan agertzen da).
4. Bideo honetan ikusten den (eta gidoian aipatzen den) prozesua automatizatu.
LAB (07/10/31). Praktika 4
2007/10/29 | Publicado por Javi Portillo en 16:11 0 comentarios
ESKOLA (07/10/29): 5_Sistema berrelikatuak III
TEORIA: Gai hau amaituko dugu
ARIKETAK: 5.1, 5.2 eta 5.3 ariketak zuzenduko ditugu
ETXEKO LANAK: 5.4 eta 5.5 ariketak egin. 5.6 eta 5.7 ariketak birpasatu
Publicado por Javi Portillo en 16:07 2 comentarios
Etiquetas: ariketak, eskola, etxeko_lana
ABISUA: Gaur (07/10/25) ez dago klaserik
Oraindik gaixorik nago eta ezin izango dut gaurko eskola eman.
Barkatu eragozpenak
2007/10/25 | Publicado por Javi Portillo en 12:25 0 comentarios
Etiquetas: abisuak
LAB (07/10/24) 3_Tenporizazioak
ABISUA: Gaur ezin izango naiz laborategian egon, gaixorik nago eta etxean geratu behar izan dut. Hala eta guztiz ere, norbaitek irekiko dizue laborategia eta bakarrik jarraitu behar duzue gidoia eta hemen aipatuko dudana gaurko praktika egiteko. Hurrengo saioan komentatuko ditugu praktika honi buruzko zalantzak.
DIAPOSITIBAK: Hona hemen hiru diapositiba hauek eduki teorikoen laburpen gisa:
ARIKETA: Kontsultatu praktika honen hiztegia hemen. Dolare pneumatiko baten kontrola eskatzen da. Aholkuak:
- Programatu "inpultsu sortzaile" bat segmentu batean (SE tenporizadorearen bidez)
- Programatu dolarearen kontrola beste segmentu batean, biegonkor bat eta bi SI tenporizadore erabiliz
2007/10/24 | Publicado por Javi Portillo en 12:17 0 comentarios
Etiquetas: etxeko_lana, lab, plc
ESKOLA (07/10/22): 5_Sistema berrelikatuak II
TEORIA: "Berrelikaduraren efektua erantzun iragankorrean" atalarekin jarraituko dugu
ARIKETAK: 2.14 eta 2.15 ariketak zuzenduko ditugu
ETXEKO LANAK: 5.1, 5.2 eta 5.3
2007/10/22 | Publicado por Javi Portillo en 15:34 3 comentarios
Etiquetas: ariketak, eskola, etxeko_lana
ESKOLA (07/10/18): 5_Sistema berrelikatuak
TEORIA: Bosgarren gaiari ekingo diogu (3garren eta 4garrenak kurtso amaieran ikusiko ditugu). Hona hemen gai honen diapositibak:
2007/10/18 | Publicado por Javi Portillo en 14:57 0 comentarios
Etiquetas: aurkezpena, doku, eskola
LAB (07/10/17) Praktika 2
Bigarren praktika egingo dugu:
- Hemen ikusten den aurkezpena komentatuko dugu
- Galderak gidoiari buruz
- Gidoiak proposatzen duen ariketa egin eta exekutatu
- Garagearen ariketa ebatzi memoria erabiliz
2007/10/17 | Publicado por Javi Portillo en 13:20 0 comentarios
Etiquetas: aurkezpena, etxeko_lana, lab, plc
Planifikazio berria
Aldaketa pare bat sartu dut kurtso hasieran egin genuen planifikazioan. Espero nuen baino apurtxo bat gehiago luzatu gara 2. gaiarekin...
Publicado por Javi Portillo en 12:30 0 comentarios
Etiquetas: doku
ESKOLA (07/10/15): 2_Plantaren eredu matematikoa V
TEORIA: "Bloke diagramak" atalarekin gaia amaituko dugu
ARIKETAK: Zuzenduko dugu 3 eta 9 biatartekoen arteko ariketaren bat.
ETXEKO LANAK: 14 eta 15garren ariketak
2007/10/15 | Publicado por Javi Portillo en 15:13 1 comentarios
Etiquetas: ariketak, eskola, etxeko_lana
ESKOLA (07/10/11): 2_Plantaren eredu matematikoa IV
TEORIA: "Sistema fisikoen transferentzi funtzioak" atala amaituko dugu.
ETXEKO LANAK: 7, 8 eta 9. Datorren astelehenean zuzenduko dugu 3 eta 9 biatartekoen arteko ariketaren bat. Proposatu zein zuzendu gura duzun hemen (komentario bat gehitu)
2007/10/11 | Publicado por Javi Portillo en 12:52 2 comentarios
Etiquetas: eskola, etxeko_lana
LAB (07/10/10) Praktikak 1 eta 2
Amaituko dugu 1. praktika (ekarri etxetik pentsatuta garagearen ariketa) eta bigarrenari ekingo diogu. Irakurri etxean bigarren gidoia eta pentsatu soluzioren bat planteatzen diren ariketeentzat.
2007/10/08 | Publicado por Javi Portillo en 16:56 1 comentarios
ESKOLA (07/10/08): 2_Plantaren eredu matematikoa III
TEORIA: "Sistema fisikoen transferentzi funtzioak" atalari hasiera emango diogu
ARIKETAK: Zuzenduko ditugu: 1b, d, 2b, 2d eta 3a. Ez konprobatu bakarrik soluzioa, aztertu funtzioaren denborarekiko bilakaera, bereiztu egoera iragankorra eta iraunkorra, konprobatu matematikoki nondik datozen osagai iragankorrak eta iraunkorrak.
ETXEKO LANAK: 3. ariketa (a, b eta c), 4, 5 eta 6
Publicado por Javi Portillo en 12:20 0 comentarios
Etiquetas: ariketak, eskola, etxeko_lana
ESKOLA (07/10/04): 2_Plantaren eredu matematikoa II
TEORIA: Bigarren saio honetan ikusi dugu "Transferentzi Funtzioa"ren atala. Horretaz gain, birpasatu ditugu Laplaceri buruzko apunteak
ARIKETAK: Zuzendu dugu 1e ariketa
ETXEKO LANAK: Begiratu etxean hurrengo atalaren diapositibak. Transferentzi funtzioak kalkulatzeko sistema arautzen duten lege fisikoak ezagutu behar dira.
Publicado por Javi Portillo en 12:02 0 comentarios
Etiquetas: ariketak, eskola, etxeko_lana
ABISUA: Iberdrola ikasgelan lan egiteko bekak
Iberdrolak ikasgela propioa du eskolan eta urtero ikasle bekadun batzuk proiektuak garatzen dituzte. Bigarren zikloko ikasleei zuzenduta, ikasleei proiektu konkretu bat garatzeko aukera, dirusari bat eta baliabide teknikoak ematen zaizkie. Kasu batzuetan, garatutakoa bideratu ahal da karrera amaierako proiektua egiteko.
Aurten, ni neu izango naiz proiektu baten zuzendaria eta interesatuta bazaudete datorren asteazkenean proiektu guztien aurkezpena egingo dugu 12:30etan Telebista Gelan.
Hona hemen informazio gehiago:
2007/10/02 | Publicado por Javi Portillo en 16:35 0 comentarios
Etiquetas: abisuak
ARIKETAK
Hona hemen ariketen bilduma. Klasean ariketa bat proposatzen dugun bakoitzean dokumentu honen orrialde eta zenbaki bat aipatuko dugu:
2007/10/01 | Publicado por Javi Portillo en 16:32 1 comentarios
LAB (07/10/03) 1_Sarrera eta S5 programazio ingurunearen oinarriak
Datorren asteazkenean (urriak 3) laborategiko praktikak hasiko ditugu. Lehenengo saio honetan sarrera eta praktika 1 egingo ditugu.
- Sarrera. Liburuan agertzen den moduan: "Introducción. El entorno de programación del autómata Simatic S5-95U"
- Praktika 1. Funtzio logiko bitarrak. "Práctica 1. Programación de funciones lógicas combinacionales binarias"
- kurtsoan zehar laborategia gainditzeko praktika guztiak egin behar direla
- praktikaren gidoia irakurri behar duzue aurretik
AKTUALIZAZIOA: Azkenean egileen baimena jaso dut eta hemen argitaratzen ditut PLCei buruzko praktiken gidoiak:
http://jportillo.googlepages.com/manualdepracticasAPIO-2006-07.pdf
Publicado por Javi Portillo en 15:17 0 comentarios
ESKOLA (07/10/01): 2_Plantaren eredu matematikoa I
Bigarren gaiaren lehenengo saio honetan ikusiko duguna:
- Sarrera
- LTI sistemak
- Adibide bat: Pendulua
- Laplace transformatua
- Oinarrizko teoremak
- Transformatu arruntenak
- Alderantzizko transformatua
- Ekuazioen ebazpena
- Transferentzi Funtzioa
Gai honetan Laplace transformatua birpasatuko dugu ze, hemendik aurrera, oinarrizko tresnatzat joko dugu. Hona hemen Laplace transformatuaren apunte batzuk:
ETXEKO LANAK. Datorren egunerako (ostegunerako):
- Ikasi Laplace transformatuaren apunteak
- Egin ariketa-bildumako hauek: 190. orrialdeko 1 eta 2
- Ariketaren bat egiterakoan zalantzarik izan baduzu, idatzi komentario bat post honetan eta hurrengo egunean ariketa hori zuzenduko dugu.
Publicado por Javi Portillo en 13:25 1 comentarios
Etiquetas: doku, eskola, etxeko_lana