TRESNAK: Scribd

Ikusiko duzue batzuetan dokumentuak blogean txertatzen ditudala kanpoko zerbitzu baten bidez. Zerbitzu honen izena da Scribd. Hona hemen tresna honetaz, eta dokumentuaren goiko aldean agertzen diren botoiekin, egin ahal izango dituzuen gauza batzuk:

  • Eskua. Dokumentuan zehar mugitzeko
  • Eskumatik ezkerrera mugitzen den gezia. Zoom aldatzeko, dokumentua handiagotu ala txikiagotu
  • Bi laukitxoak. Ikusten duzuena dokumentuaren zabalerara ala altuerara doitzeko
  • Eskerrera eta eskumarantz zuzendutako geziak. Aurreko ala hurrengo orrialdea ikusteko
  • Inprimagailua. Inprimatzeko
  • Eskumako-goi izkinan dagoen laukitxoa. Dokumentua pantaila osoan ikusteko

ESKOLA (07/09/27): 1_Sarrera

Lehenengo eskolan irakasgaiaren sarrera egingo dugu.
Edukiak:

  • Sarrera honen helburuak
  • Irakasgaia eta Titulazioa
  • Oinarrizko kontzeptuak
    • Definizioak
    • Adibidea: Maila kontrol sistema
    • Prozesuen kontrol sistemak
    • Planta, prozesu eta sistema
    • Sistemaren aldagaiak
    • Kontrol sistemaren aldagaiak
  • Begizta irekia vs. Begizta itxia
    • Kontrol berrelikatua
    • Begizta irekiko kontrola
    • Begizta itxiko kontrola
    • Kontrol automatikoari lotutako arazoak
    • Kontrol begiztaren osagaiak
    • Adibideak
  • Kontrol diseinuaren etapak
  • Prozesuen kontrola teknologia digitalaz

Erabilitako diapositibak hementxe bertan ikus ditzakezue:

Kaixo!

Kaixo!

Javi Portillo naiz eta izen luzeko irakasgai honen irakaslea nauzue. "Industri Prozesuen Automatizazioa" irakasgaia "Industria Antolakuntzan Ingeniaria"ren titulazioan ematen da eta ikasturtearen zehar saiatuko gara ulertzen zer dagoen hain izen ponpoxo honen atzean.

Blog hau esperimentu txiki bat da, bai ikasgelan ikusiko dugunaren isla web bertsio bat izateko baita han egindakoaren osagarria izateko. Ikasturte hasieran apunte batzuk eman dizkizuet paperean baina hauek moldatu eta osatuko dira kurtsoan zehar hemen agertzen denarekin.

"Esperimentu" hau arrakastatsua izan dadin eta jarraipen bat izateko, zuen laguntza behar dut. Utzi blogean gura duzun edozein komentario denon artean leku hau aberatsago egiteko.

Momentuz, nirekin kontaktatzeko:

javier.portillo@ehu.es
www.ehu.es/javier.portillo
94 601 7216

Tutoretza ordu ofizialak (nire bulegoan edo ondoan dagoen laborategian egongo naiz):

  • astelehenean: 10:00/11:00 eta 12:30/13:00
  • asteartean: 10:00/12:30
  • asteazkenean: 10:00/12:00
Dena dela, bidal iezadazu mesedez mezu elektroniko bat eta edozein ordutan geratu ahal gara

Eskerrik asko!

ESKOLA (07/09/24): 0_Aurkezpena

Aurkezpenaren egunean dokumentu hau ikusi dugu:


Dokumentuaren edukiak:

  • Irakasgaiaren ezaugarri nagusiak
  • Gai teorikoak
  • Laborategi praktikak
  • Ordutegiak
  • Paperean argitaratutako baliabideak
  • Web baliabideak
  • Ebaluazioa
  • Nire bulego eta laborategiaren kokapena eskolako mapan
  • Eskola teoriko eta laborategi praktiketarako planifikazioa